XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-tzar/(ugarte) - uharte/uh- ik. ur/(uhain) - uhin/uhal/ihal/uhalde/uharte/uher "arrea" /baina uger herdoi"//uhin/uhalde/(ujolde) - uholde/ukitu /baina hunkitu//umidura "hezetasuna"/umil/umore/ur, uh- /edatekoa//-urren (mendeurren...)/urri/urteurren/xahu/zahagi/zahar /baina -tzar//zaharo /baga//zahato/zahi/zehar/zeharo/zehatu/zehatz/zehe/zihatu/ziho "seboa"/zihur,/zohi1 "mokorra"/(zohi2) - zori/zohar "garbia"/zuh- ik. zur/zuhaitz/zuhamu/zuhar/zuhaur/zuhur

2. SIGLAK

Edo maiuskulez eta atzizkia segidan letra arruntez.

Adib.: UNESCOren OHOko

Edo letra arruntez eta marratxoa atzizkiaren aurrean.

Adib.: Unesko-ren, Oho-ko

3. ZENBAKIAK

3.1. %.

Ehuneko hainbeste adierazteko marka aurretik jar bedi.

Adib.: % 5 (ehuneko 5).

3.2. Kardinalak.

Zenbakiak letraz idazteko hona hemen Euskaltzaindiaren proposamena:

0 zero, huts

1 bat

2 bi

3 hiru

4 lau

5 bost

6 sei

7 zazpi

8 zortzi

9 bederatzi

10 hamar

11 hamaika

12 hamabi

13 hamahiru

14 hamalau

15 hamabost (hamabortz)

16 hamasei

17 hamazazpi

18 hemezortzi (hamazortzi)

19 hemeretzi

20 hogei

21 hogeita bat

22 hogeita bi

23 hogeita hiru

24 hogeita lau

30 hogeita hamar

31 hogeita hamaika

32 hogeita hamabi

33 hogeita hamahiru

34 hogeita hamalau

35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz)

36 hogeita hamasei

37 hogeita hamazazpi

38 hogeita hemezortzi (hogeita hamazortzi)

39 hogeita hemeretzi

40 berrogei

41 berrogeita bat

45 berrogeita bost

51 berrogeita hamaika

60 hirurogei (hiruretan hogei)

61 hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat)

70 hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar)

71 hirurogeita hamaika (hiruretan hogeita hamaika)

80 laurogei (lauretan hogei)

81 laurogeita bat (lauretan hogeita bat)

90 laurogeita hamar (lauretan hogeita hamar)

100 ehun

101 ehun eta bat

102 ehun eta bi

200 berrehun

300 hirurehun

400 laurehun

500 bostehun (bortzehun)

600 seiehun

700 zazpiehun

800 zortziehun

900 bederatziehun

1000 mila

1200 mila eta berrehun

1201 mila berrehun eta bat

1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau

1.000.000 milioi bat

10.000.000 hamar milioi

1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

3.3. Ordinalak

Ordinalak adierazteko orduan euskal literaturan eta idazleen artean erabili izan diren aukera guztien artean, Euskaltzaindiak beti puntu bat jartzea gomendatzen du.

Alegia, "garren" esango litzatekeen tokian puntua jartzea sistematikoki, inolako bereizketarik egin gabe erromatar eta beste sistemetako zenbakien artean.

Horrenbestez zenbakien ondoren puntua erabiliko da eta "garren" zenbakiak letraz idazten direneko bakarrik utziko da.

Ordinala adierazteko marka horri artikulua eta kasu marka gaineratuko zaizkio, hala beharko balitz, edozein sintagmarekin gertatzen den bezala:

XX. mendea /hogeigarren mendea

10. mendea /hamargarren mendea

10. lasterketa

2. etxea

3.ak esan du

Hau da 4.a eta beste hori 5.a

XIX. mendean ez zen halako buruhausterik izan, baina XX.ean, ordea, bai.

III. kapitulua polita da.

Aldiz, IV.a ez zaio hain ongi atera.

XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan.

XVII, XVIII eta XIX. mendeetan.

Juan Karlos I.ak esan duenez

e.a.

4. LOTURIK ALA BEREIZ

4.1. ...ETA

(r)IK atzizkiaren sentidu bera duenean, loturik.

-TA/-DA.

Adib.: Nekatuta etorri da.